2018-02-27 09:30

Sindikatu bietako militanteok egindako batzarretan ez dugu ikusi beste irtenbiderik mobilizazioak areagotzea baino. Behin probintzia-hitzarmenaren indarraldia agortu ondotik, eraginpeko 23.000 langileon lan-baldintzak gero eta prekarioak dira: 5 urtez baino gehiagoz soldatak izoztu, kontratazio berriei estatu-esparruko baldintzak ezarri (askoz txarragoak, soldata-eskala bikoitzak...), urtean lan-ordu gehiago batu... Labur esateko, patronalaren gogoko hitzarmena onartuz gero, langileen soldatak betiko geratuko dira izozturik, onenean ere. Hori dela-eta, gure arazoak lantokietara, bezero-enpresetara eta kalera eraman eta zabaldu behar ditugu.

Eta horregatik, datozen asteetan mobilizazio-egutegi berri bat iragarriko dugu, greba-egunak ere barne. Gainerako sindikatuei dei egingo diegu gurekin bat egiteko, eta denon artean hitzarmen duin bat lortzeko.

Beraz, hurrengo mobilizazioa martxoaren 2an izango da, Bizkaiko Bulego eta Langeletako Hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren hamalaugarren bileraren aldi berean. Manifestazioa izango da, 11:00etan abiatuko gara Cebek-eko atetik ―Kale Nagusia 50―, eta Lan Harremanen Kontseiluraino joango gara mahaikideekin batera bileraren lekuraino.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.