2019-12-26 10:16
Abenduaren 26 eta 27, eta urtarrilaren 2 eta 3an, greba egingo dute Ibaizabal-Nervion mankomunitateko zabor bilketa zerbitzuko langileek, lan hitzarmena dela. Enviser ingurumen-zerbitzuetako langileak, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo, Arrankudiaga, Zeberio, Orozko, Urduña eta Arakaldo udalerrietan hondakinak biltzeaz arduratzen dira.

Langile-kidego horretako talde handi bat lan-baldintza prekarioetan dago. Hilean 950 euro jasotzen dituzte, larunbat eta igandeetan lan egin behar dute, eta hondakin toxiko, nekagarri eta arriskutsuak manipulatzen dituzte. 2018ko azarotik daramate bilerak egiten enpresarekin, eta proposamenik jaso gabe jarraiten dute.

ELAk salatzen du lan-prekarietate hori udal-administrazioek oniritzita dagoela. Hori dela eta, sindikatuak Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo, Arrankudiaga, Zeberio, Orozko, Urduña eta Arakaldoko udalei eta zerbitzuaren esleipena duen Enviser enpresari eskatzen die negoziazioetan blokeo hori askatzeko, eta langileen lan-baldintzak duintzeko proposamen bat egiteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.