2018-05-28 11:48
Maiatzaren 28an Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileek hiru eguneko grebei hasiera eman diote. Abenduaren bostetik salatzen ari diren bezala, Garbialdi enpresak egiten dien proposamena zeharo eskasa da eta ez dute inondik inora onartuko: %0,3ko igoera, 2010etik soldatak izozturik duten kolektibo batentzat. Hara, 0,14 euroko soldata igoera zortzi urtetan. Hori gainera, lanaldi osoa dutenentzat. Langileek eserialdia burutu dute Jauregi Foralaren aurrean.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.