ELAk salatu duenez, segurtasun neurriak ez dira hartzen Montajes Eléctricos Gerpe enpresan; Bilboko Portuko azpikontrata honetan ziharduen gaur hil den langileak. Hain zuzen eguneroko lanean segurtasun eza aztertzeko gaur zegoen jarrita zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko bilera egiteko hitzordua. Halaber, ELAk behin eta berriz salatu izan du prekarietatea eta lan-erritmo biziak direla azpikontratetan gertatzen diren istripu gehienen zergatia.