2019-09-24 11:29
ELAk Bizkaiko Aldundiak onartutako bi dekretu bertan behera uzta eskatzen du. Bata, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauaren aldaketa, Athleticeri (beste batzuen artean) ahalbidetzen diona %50 aurreztea; eta bestea, 2020ko Eurokopan parte hartuko duten enpresentzat zerga salbuespenak bideratzen dituena.

Azken asteetan, Bizkaiko Ogasunaren bilketari zuzenean eragiten dioten bi berri jakin ditugu. Abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusiko egun handian, Bizkaiko Boletin Ofiziala argitaratu zen, zeinetan EAJk eta PSEk babestutako eskualde dekretua jakinarazi zen. Argitaratze data ikusita, agerian geratu zen aldundiak errealitatea ezkutuan mantentzeko intentzioa zuela. Buletin horretan honako neurri hauek onartu ziren:

- 2020ko Eurokopan parte hartuko duten enpresentzat zerga salbuespenarekin lotutako zerga araua onartzea.

- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauaren aldaketa, Athleticeri (beste batzuen artean) ahalbidetzen diona %50 aurreztea, hau da, 15 milioi euro inguru.

Erakunde publikoek makro ekitaldiei ematen dien laguntza gero eta nabariagoa da. 2020ko futbol Eurokopan beharrezkoak diren baliabideak emango zaizkie euren irabaziak areagotzeko aberastasuna sortzeko aitzakiaz. Hurrengo zergak salbuesteaz ezezik: sozietateena, egoiliarrak ez direnen errenta, pertsona fisikoen gaineko zerga, tokiko zergak eta abar, finantzaketa publikoa, espazio publikoen lagaketa eta abar ere izango dituzte. Aberastasuna sortu ezezik, lan esplotazioan eta prekarietatean murgilarazten dute horrelako makro ekitaldiek. Horren adibide argia da antolatzaileak boluntarioak doan lan egitea eskatzeraino heldu direla Aldundiaren oniritziarekin.

Bigarren puntuari dagokionez, dekretuaren bultzatzaileek argudiatu dute "ekintzaileak" erakartzeko eta arrisku kapitaleko inbertsioen kudeatzaileak erakartzeko egin direla aldaketak. Diskurtso neoliberalez mozorrotuta dagoen diskurtsoak, hau da, inbertitzaileen erakartzea edo lehiakortasunaren hobetzea, benetan dakarren gauza bakarra honakoa da: errenta handiena jasotzen dutenek ekarpen txikiagoa egiten diotela kutxa publikoari. Inbertitzaile horien helburu bakarra da gero eta errentagarritasun handiagoa izatea, nondik eta nola sortzen diren kontuan hartu gabe.

Beraz, argumentu faltsuak dituen diskurtsoa baino ez da. Argi dago Unai Rementeriak sustatutako neurri neoliberalekin zerga sistema gero eta gehiago dagoela bideratuta inbertitzaile handien interesak defendatzeko, baita patronalaren interesak ere, gizartearen osotasunaren kalterako.

ELAtik, foru dekretuan aipatutako neurriak kentzea exijitzen dugu. Zentzugabea da Athleticek duen aurrekontu milioiduna izanda, 15 milioi euro aurreztea eta, aldi berean, pertsonen oinarrizko beharrak arintzeko beharrezkoak diren prestazioak murriztea. Bai horrelako erabakiak hartzea eta zerga sistema osoaren neurriak Eusko Legebiltzarraren eskumena izan beharko litzateke. Gizarte justuago baten aldeko konpromisoa hasten da zergak non eta nola biltzen diren eta hura aldatzen. ELA gizarte bidezkoago bat lortzeko borrokan berresten da, non errenta altuenek ekarpen handiagoa egin beharko lukete gizarte berdintsuago bat eraikitzeko helburuaz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.