2018-12-14 13:55
Parlamentu Sozialak giza katea gauzatu du Nafarroako Parlamenturaino, Aurrekontu sozialagoak aldarrikatzeko. ELAk ere parte hartu du. Jarraian, ekitaldian irakurri den manifestua.

Manifestua:

Parlamentu Sozialak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen eskutitza sinatzen dugun erakunde sozial eta sindikalok bizitzaren mantenua ardatz bezala duen gizarte eredu eta ekonomia bat defendatzen dugu; alegia, pertsona guztiak.

2019rako Nafarroako Gobernuak proposatzen duen aurrekontuen proiektua oraindik gastuaren arauari lotuta dago, horrenbestez, sortutako aberastasunaren zati txiki bat soilik aurrekontuetara joango da. Parlamentuak Madrilen aurrean autonomia xume bat hartu arren, Aportazioaren birnegoziaketatik loturako superabitaren zati bat inbertituta, Nafarroak izan dezakeen autonomiari ez zaio heltzen ari behar den indarrarekin. Nafarroako Parlamentuan onartutako Legea betetzea eskatzen dugu, 113 milioi euro inbertsio jasangarrietara zuzentzea. Lege hau, partziala eta eskasa, Espainiako gobernuaren eskutik pasa da. Gobernuaren zein Nafarroako parlamentuaren garaia iritsi da Espainiako Gobernuari aurre egiteko. Soilik konfrontazio politikoaren bidez lortzen ahal da gaur egun dugun markoa gainditzea bizitzaren aldeko berri bat lortzeko, eta ez kapitalaren aldekoa.

Zerga politika eta aurrekontuen inguruko eztabaida sozial zabal bat eskatzen dugu, gaur egun ez baitago erakunde sozial eta sindikalendako partehartzeko lekurik. Zerga politikek eta aurrekontuek gizarte guztiari eragiten diote eta onartezina da eskuhartzeko aukerak elite politiko eta ekonomiko bakar baten menpe egotea.

Zerga eta aurrekontu politika duin eta aurrerakoiak erreklamatzeko:

  • Aberastasunaren banaketa zuzena eta kalitatezko enplegua sortzea, bizitzaren iraunkortasuna eta askatasuna zein eskubide kultuaren defentsa ardatz bezala dutelarik.

  • Genero ikuspegia zaintzen duten politikak bermatzea.

  • Osasun zein Hezkuntzara bideratutako BGParen portzentaiak europar mailakoak izatea.

  • Energiaren komertzializazio eta produkzioaren kontrol publikoa ezartzea.

  • Ingurugirorako zein gure osasunerako kaltegarriak diren proiektuei uko egitea, beharrezkoak ez direnak, xahutzaileak direnak eta gure aurrekontuen poltsikoak husten dituztenak; hala nola: Abiadura Handiko Trena, erraustegiak, gas erauzteko putzuak… Giza eztabaida bultzatzea.

  • Kalitatezko giza babes sistema publiko, integrala eta duina bermatzea, pertsona guztientzako oinarrizko eskubide sozialak bermatuz, inolako diskriminaziorik gabe eta arrisku sozialeko egoeran daudenak lehenetsiz.

  • Herritarren auditoretza burutzea zorraren inguruan.

Zerga-sistemaren goitik beherako aldaketa erradikala beharrezkoa ikusten dugu:

  • Azken hamarkadetan onartutako errenta altuen zerga, enpresen zein kapitalaren beherapenekin amaitzea (PFEZ, Sozietate-Zergak, Ondare-Zergak…).

  • Diru sarrera desberdinek zerga-ordainketa berdina edukitzea.

  • Lan eremukoak ez diren errentak preskripzio epea baino lehen ikuskatzea eta Nafarroako Ogasuneko korrupzio fiskaleko kasuak arakatzea.

  • Atzerrian dauden pertsona fisiko eta juridikoen jarduerak ekiditea.

  • Zerga guztien gaineko ahalmena edukitzea gauzatu ahal den araudia erabakitzeko.

Hau guztia kontutan izanda, zerga-sistemaren burujabetza osoa eskatzen dugu instrumentu fiskalak bideratzeko eta zerga-sistema duinagoa ezartzea gure beharretara egokituta, injerentzia zein inposatutako erabakirik gabe.

Gaur egungo aurrekontu politika zein zerga politika publikoaren orientazioa oinarritik aldatzeko neurriak ez dira hartzen ari. Azken legealdian Gobernuko lau alderdiek egindako aldaketek ez dute inongo ondorio esanguratsurik ekarri. Presio fiskalari dagokionez, alde handia dago, oraindik ere, Europarekin konparatuta eta soldatetatik ez datozen errentei dagokiena baino askoz gutxiago ordaindu behar duten zerga sistema bat mantentzen da. Modu honetan, Uxue Barkos presidenteren hitzak betetzen dira, non legealdiaren hasieran aldarrikatzen zuen Nafarroako enpresek estatu mailan gutxien ordaintzen dutenak izango zirela.

Bidezkoa ez den zerga politika hau deuseztatzen duen gizarte kontzientzia piztea lortu dugu. Garrantzitsua da, baina ez nahikoa. Berebiziko garrantzia dauka gehien dutenengatik gehiago biltzeko mekanismoak sortzea, bereziki enpresa askoren etekin handietatik, Ogasunak baliabide nahikoak edukitzea zerga-iruzurrari aurre egiteko eta gure inguruko babes estandar mailak eskaintzea pertsona zein zerbitzu publikoei.

Gizarteko sektore zaurgarrinek krisi garaiko ondorio latzenak jasan izan dituzte, ezberdintasunen areagotzea eta pobreziaren larriagotzea handituz. Egoera honi aurre egiteko sektore publikoko instrumentu redistributiboak sendotzea nahitaezkoa da, hauen artean zerga-sistema ardatzean dagoelarik.

Zerga-sistema aldatzeko eta zerga iruzurren aurka borrokatzeko soilik borondate politikoa behar da. Baina honek botere ekonomiko eta patronalaren aurrez jartzea suposatuko zuen. Eta hau bakarrik lortuko dugu prozesu iraultzaile eta antolatu iraunkor bat aurrera eramateko gai bagara. Zerga sistema duin eta redistributibo bat eskatzen dugu, gizarte gehiengo baten nahien aldekoa, bizitzaren aldeko zerga sistema eta ez kapitalaren alde.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.