ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-04-12 13:23
Egungo eredu kapitalistari aurre eginez, ELAk bizitza bera jarri nahi du erdigunean Maiatzaren Lehenean. Horregatik, aukeratu du 'Bizitza da lehena. Nuestras vidas frente al capital' leloa; erabat kontrajarriak diren kontzeptuak dira kapitala eta bizitza, eta bigarrenaren alde egin beharra dago lehenengoari aurre egiteko.

 

Azken urteetan bezala, ELAk Bilbon eta Iruņean ospatuko du Maiatzaren Lehena. Bertan, sindikatuak ororen gainetik bizitza jarriko duen bestelako sistema ekonomiko, sozial eta politikoa eskatuko du.

Aldarrikapena? eta festa

Aldarrikapen eguna da Maiatzaren Lehena, langile klase bezala dugun harrotasuna lau haizetara zabaltzeko eguna. Baina festa eguna ere bada. Horregatik, Bilbon eta Iruņean eguerdian egingo diren ekitaldien eta manifestazioen ostean adiskidetasun bazkariak egingo dira Areatzan (Bilbon) eta Labriten (Iruņea). Bertara joateko txartelak dagoeneko salgai daude ELAren egoitza guztietan.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>