2019-05-08 11:43
Administrazio publikoari emandako gogoeta epea igaro ostean, eta Udalaren partetik erantzunik jaso ez dutela ikusirik, Bilboko suhiltzaileek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Izan ere, argi utzi nahi dute euren egoera jasanezina izaten jarraitzen duela. Gauzak honela, goizean protesta ekintza egin dute udaletxearen aurrean, euren eskaerak ozen aldarrikatzeko.

Hauek dira mobilizazioaren arrazoiak eta Bilboko suhiltzaileek lehen pertsonan egin dituzten eskaerak:

  • Duela urteak eta salbuespeneko egoetarako adostutako Gutxieneko Guardia ez da nahikoa. Egun askotan, gutxieneko guardiak ematen duen gutxieneko margena baliatuz, Guardia Normalizatu batek ezartzen duen langile kopurutik behera gaude.
  • Epe laburrean emango den suhiltzaileen EPEak ez du, aukeraketa prozesuaren amaieran egongo diren hutsune guztiak beteko. Hau da, oposizioa bukatzean oraindik lanpostu kopuru handia egongo da betetzeko.
  • Postu ezberdinen oposizioetako (kaboak, sarjentuak, suhiltzaileak) programazio kronologikoan planifikazio falta dago.
  • Urpekarien espezializazioa, egun askotan, arautik kanpo egiten dute lan, ez delako guardia bakoitzak behar duen gutxienekora heltzen.
  • Formaziorako aurrekontua murriztu dute, eta gure zerbitzurako formazioa oso garrantzitsua da. Badira soilik karrerako funtzionarioei ematen zaizkien ikastaroak, bitartekoan eta behin-behinekoak formatu gabe utziz.
  • Deustuko parkea, zubiaren azpian dagoena, ez da operatiboa eta ez da egokia. Ezin da kamioiekin maniobrarik egin, arriskutsua da oinezkoentzako eta bertan zirkulatzen duten ibilgailuentzako. Eguraldiaren menpe dago, diesel kutsadurara, eta trafikoak sortzen dituen ezegonkortasunetara.
  • Parkean erabiltzen dugun arroparen garbiketa eta deskontaminazioa gure etxeetan egiten ditugu, gure senideen gainontzeko arropekin.

Horregatik, hau da eskatzen duguna:

  • Gutxieneko Guardia handitzea, eta urteko egun guztietan 32 pertsonatako Gutxieneko Guardia Normalizatua izatea. Eta Lanpostuen Erlazioan (RPT) kontsolidatua eta berrestuta egotea.
  • EPEa topera baliatzea.
  • Baja guztiak betetzea.

"Ez litzaiguke gustatutako –azpimarratu dute– Udalera manifestatzera etortzea, baina gure Zuzendaritzaren eta Giza Baliabideen artean izandako elkarrizketak ez dute gure oinarrizko eskaerak betetzen".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.