2019-06-20 11:32
Langileen Batzordeak, kontzentrazioa deitu du, ostegunerako, udalaren jarrera salatu eta enpleguaren eta bere langileen lan baldintzen gaian aldaketa bat eman dezan.

Hilabete hauetan, Bilboko udalean gatazka egoerak ugaritu egin dira, batez ere enpleguari loturikoak.

Alde batetik, kontratazio falta dagoelako udalean eta bestalde, udaleko eta udal enpresatako azpikontratatako langileen lan baldintzengatik.

Udaleko Gizarte Zerbitzuak gainezka daude. Udal Gobernuak, ez dio irteerarik eman nahi plenuak onartu zuen Gizarte politiken paktuari eta guzti hau, behar den langileri kopurua kontratatzen ez duelako, eta ondorioz, langileak, gainezka daude, herritarrek merezi duten eta eskubidea daukaten zerbitzua eman ezinik.

Suhiltzaileen parkeetan, suhiltzaileen guardia normalizatua beteta egon dadila, behar diren langile guztiekin. Bajak ordezkatu ditzaztela. Lan baldintzen hobekuntza. Behin behinekotasunekin bukatzeko hautketa prozesuak egitea.

Mugikortasun sailean, antolakuntza izugarri txarra martxan jarri dute, C eta D taldeena, karrera profesionala mugatzen diena eta zerbitzua bera okertzen duena, etorkizunean plazen amortizazio bat ekarriko duena.

Betiko langile taldeak (menpekoak, ofizialak...) berriz ere zerrendako azken tokian daude, beraien aldarrikapenei irtenbiderik eskaini gabe.

Eta zer esan, udaleko eta udal enpresen azpikontratentzako lan egiten duten langileen inguruan.

EAJ-PSE udal gobernuak, udaleko azpikontratatako langileentzako lan baldintza onartezinak bultzatzen ditu, izugarrizko lan kargekin, lanaldi partzial izugarriak egin beharra benetan lanaldi osoak egiteko, estatuko lan hitzarmenak, eta are gehiago feminizaturiko sektoreetan.

Langileen legez kanpoko lagapena BilbaoTIKen, estatuko hitzarmenak eta 0 elkarrizketa hitzarmenak berriztatzeko 010ean kasu, lan karga eskerga Bilbao Bizin... Hauek ez dira adibide batzuk baino.

Udalak ez du, bere plieguetan, enpresarien diru gosearekin amaitzeko klausularik ezarri nahi. Ez dugu nahi, DIRU PUBLIKOA, ENPRESA PUBLIKOEN IRABAZIAK HANDITZEKO IZATERIK, langileentzako mixeriazko soldaten bizkar.

Guzti honi erantzun behar dio Udal Gobernuak, benetan, hainbatetan saltzen diguten “Bilbo, baloreen hiria”n sinisten baldin badu.

Horregatik mobilizatuko gara, eta hemen egongo gara berriro ere, enplegu duina eta kalitatezkoa aldarrikatzeko, Bilboko hiritarrek merezi duten eta eskubidea daukaten kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.