2020-09-21 10:51
Bilboko Udalak autobusak kendu ditu duela gutxi Bilbobuseko zenbait lineatatik. Erabaki horren ondorioz, pilaketak izaten ari dira, eta datozen asteetan areagotu egingo dira. Gainera, ez du inolako aurreikuspenik egin Bilbobusen ordutegiei, ibilbideei eta zerbitzuei dagokienez, berez doituta baitaude, eta abiadura-muga berriarekin ezin izango baitira ezarritako denborak bete. Horrek guztiak masifikazio-egoerak eta, batez ere, herritarrentzako kalteak ekarriko ditu.

Horregatik guztiagatik, ELAk Bilboko Udalari eskatu dio Bilbobuseko ordezkaritza sindikalarekin biltzeko, aldez aurretik hartzen dituen neurriei buruzko txostena egiteko, eta ez alde bakarretik hartzeko, hala nola autobusak kentzea 03 eta 58 lineetan. Gainera, ezinbestekoa da Bilbobuseko zerbitzua zabaltzea zirkulazioaren muga berriak langileentzako estres- eta tentsio-kargarik gabeko ibilbideak egitea ezinezko egingo duen linea eta ibilbideetan. Langileen osasuna zaindu behar da, araudi berriek Bilboko garraio publikoari eragin gabe, hiri honen motorra izan behar baitu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.