2018-11-16 11:54
Ehunka pertsonaren elkartasuna jaso dute Bilboko NH eta Barcelo hoteletako grebalariek; izan ere, 15 egun bete dituzte greba hasi zutenetik. Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiak ere parte hartu du manifestazioan. Mobilizazioaren bidez grebalariek bizi duten prekarietatea larria salatu nahi da: 2,5 euro baino ez dute kobratzen garbitzen duten logela bakoitzeko eta 800 euroko soldata jasotzen dute hilero (kasurik onenetan), aparteko ordainsariak barne.

Halaber, Barceló eta NHeko zuzendaritzak greba hasi zen egunetik greba eskubidea urratu dutela eta kanpoko beste enpresa bat sartu dutela langileak ordezkatzeko ohartarazi du ELAk. Egoera hau Ikuskaritzan salatu du sindikatuak baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Egoera honek langileak erabateko defentsarik gabe uzten ditu eta honen aurrean Lan Zuzendaritzak eta Ikuskaritzak ez dute neurririk hartu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.