2021-05-04 16:19
Gutxieneko zerbitzu asko ezarri diren arren, Bilboko argiteriaren mantentze-zerbitzuaz arduratzen den eta Udalaren mende dagoen Bilboko Argiak aldi baterako enpresa-elkarteak deitutako lanuzteen txanda berriaren lehen greba-egunak erabateko jarraipena izan du. ELAk, LABek eta CCOOk deitutako grebak hiru helburu nagusi ditu: martxoan kaleratutako lankidea berriro hartzea; langileentzako etorkizuneko enplegu-bermeak lortzea; eta enpresako hitzarmen bat sinatzea, langileen soldata- eta lan-baldintzak nabarmen hobetuko dituena.

Grebak 3 asteko iraupena izango du, maiatzaren 25era arte, hain zuzen ere. Aurretik, langileek 7 greba egun egin zituzten martxoan eta apirilean. Hala ere, enpresak, Electricidad Martinek eta Kataluniako Citelun konpainiak sortutako ABEE batek, negoziatzeari eta planteatutako aldarrikapenak onartzeari uko egin dio.

Mobilizazio egunean, manifestazio batek Bilboko kaleak zeharkatu ditu, udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin arte. Udaleko arduradunei mezu argia helarazi nahi izan zaie, erantzukizun argia baitute gatazka honetan. Datozen egunetan langileek mobilizazioak egiten jarraituko dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.