2018-06-21 16:16
Garbitasun zerbitzua azpikontrataz aldatzeko unean langileek finikitorik ez dute kobratu. Horregatik abiatu dituzte mobilizazioak: Grupo Raga enpresari finikitoa ordaintzeko eta Aenari gatazka honen konponbidean inplikatzeko exijitzeko.

Bilboko Aireportuan (Loiu) azpikontratatuta garbitasunaz arduratzen diren beharginek ondo dakite zer den errespetua eta lan baldintza duinak exijitzeko protesta egitea. Azken 25 urtetan hainbat greba eta mobilizazio egin dituzte eta berriz pankarta eta bozgorailua hartu behar izan dute soldatak ordaintzeko exijitzeko.

Ekaina hasiera arte Grupo Raga enpresak kudeatzen zuen Aenarentzako garbitasun zerbitzua 40 langile ingururekin. Zerbitzu hori lehiaketa publikora atera ostean Optima Facility Services enpresari esleitu diote eta une horretan Grupo Ragak finikitoa ordaindu beharko lukeen finikitoa ez dute ordaindu. Grupo Ragak ez du ezer esaten eta langileek mobilizazioei ekin diete. Borroka honetan Aenari begira daude langileak gatazkaren konponbidean inplikatzeko eskatuz; eskatzen diote Grupo Ragak Aenari emaniko fidantzatik ordain diezaiela eurei zor zaiena edo bestela Grupo Ragark zorrak ordaintzeko presio egitea.

Historian gertaturikoa errepikatzen ari da Bilboko Aireportuko garbitasunean. Kontua da zerbitzua lehiaketa publikora ateratzen den aldiro sortzen direla arazoak: lan jardunetan murrizketak, lan kargak gehitzea, zorrak...Egoera honen azken erantzulea Aena da, berak erabakitzen baitu nori eta zein baldintzatan esleitu zerbitzua, langileen egoeraz arduratu barik.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.