2022-05-11 09:05
Guedan Servicios Deportivos SA Bilbao Kirolak azpikontratatutako enpresako langile laguntzaileek bat egin dute maiatzaren 7an hasi eta ekainaren 20ra arte iraungo duen hitzarmenaren aldeko grebarekin (plantillaren % 80 inguru). ELAk uste du mobilizazioa dela bide bakarra enpresak atzera egiteko egungo lan baldintza prekarioak okertzeko asmoan.

Langileak beren baldintzak duintzearen alde borrokatzen ari dira, azken urteotan okerrera egin baitute. Enpresak, hala ere, baldintza horiek are gehiago okertzen dituen proposamen negargarria aurkeztu du; izan ere, Kirol Lokalen eta Zelaien Hitzarmena aplikatzea proposatzen du, eta horrek 70 ordu gehiago lan egitea dakar, baita plusak galtzea (garraioa, txandakatzea, etab.) eta antzinatasuna izoztea ere. "Iraingarria izan da guztiontzat, eta ez gara geldituko gure helburua lortu arte, hau da, gure lan baldintzak hobetzea eta enpresak nahi duen bezala ez okertzea", adierazi dute langileek.

HURRENGO KONTZENTRAZIOAK:

  • Maiatzaren 11n: 17: 00etatik 18: 00etara Casilla kiroldegian eta 19: 00etatik 20: 00etara Miribillan.

  • Maiatzak 12an: 11: 00-12: 00 Guedanen bulegoen aurrean.

  • Maiatzak 13an: 17: 00-18: 00 La Peñan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.