2019-03-28 09:44
Otsailaren 28an Bidelan-go langile bat hil zen elektrokutaturik, hormigoizko babes-hesiak AP-8 autobidetik kentzean, Eibarren parean. Biharamunean Gipuzkoako Lan Ikuskaritza istripuaren tokian agertu, eta errekerimendu bat egin zion enpresari; aurrerantzean, hesiak baldintza batzuk betez kendu beharko zirela ohartaraziz, eta baldintza horien artean goi-tentsioko linea etetea zen.

ELAk salatu du oraingo honetan Bidelan-go langileek berriro kendu dituzte segurtasunezko hesiak, aldez aurretik goi-tentsioko linea eten gabe.

ELAk gertaera hori salatu du Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan, eta ez-betetze hori ikusita, Lan Ikuskaritzak agindutako segurtasun-neurri guzti-guztiak betearazteko bermeak ezartzeko eskatu du.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.