2021-06-16 09:35
ELA-Ertzaintzak elkarreratzea egin du gaur Bilboko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Gran Vía 85) eta adierazpen kritikoa irakurri du Ertzaintzaren ereduari buruz. Izan ere, ELA-Ertzaintzak uste du Segurtasun Sailarentzat lan gatazka, manifestazio, kontzentrazio eta grebak 'arazo publikoa' direla, eta ez ertzainek ere babestu beharreko oinarrizko eskubideak.

Hori dela eta, oinarrizko arau eta printzipio deontologikoak urratzen ari dira, hala nola bereizkeriarik eza, indarraren erabileran proportzionaltasuna eta oinarrizko eskubideen erabilera errespetatzea eta babestea. Eta, horren ondorioz, erabakiak argi eta garbi bat datoz enpresen interesekin". Ondorioz, “sailaren erabakiak zuzentzen ez badira, Ertzaintzaren legitimazio soziala arriskuan dago herritar guztien eta Ertzaintzaren beraren kalterako”, salatu dutenez.

ELA-Ertzaintzaren adierazpena

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.