2021-11-26 11:45
Petronorreko langileek beste greba egun bat egingo dute azaroaren 29an, hitzarmenean adostutakoa betetzen ez delako, alegia, langile gehiago kontratatzea eta lan segurtasuna hobetzea.

Bederatzi eguneko grebaren eta ondoren egindako lanuzteen ondoren, ELAren atal sindikalak borrokan jarraitzea erabaki du, poliziaren errepresioa handia bada ere. Langileen lan eskubideak defendatzea ez dela delitua nabarmendu dute, eta langileek deitutako mobilizazioetan Ertzaintzak izandako jarrera salatu dute. Horren erakusgarri da langile batek bere eskubideen aldeko piketeetan parte hartzeagatik izango duen epaiketa. Horrela, ELAren atal sindikalak dei egiten du azaroaren 29an -epaiketaren egunean- Barakaldoko Epaitegian 09:30ean deitutako kontzentrazioan parte hartzera.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.