2019-12-03 16:50
Sapa Operaciones-eko langileek aho batez asanblada orokorrean bi greba aste gehiago konbokatzea erabaki dute. Sapa enpresaren jabeak Jokin eta Ibon Aperribay dira. Langileek 8 eguneko greba hasi zuten azaroaren 26an. Egoera, oraindik ere, blokeatuta dago eta hori dela eta, langileek greba egun gehiago konbokatzea erabaki dute, abenduaren 9tik 20ra, hain zuzen ere.

Langile eta enpresaren arteko jarrerak urrun daude. Langileek KPI+%0,9 aldarrikatzen dute 2019rako eta KPI+%1,5 2020rako. Gainera, osagarri bat eskatzen da zentroz mugitu behar duten langileentzat. Enpresak, aldiz KPI+%0,5 eskaintzen du bai 2019rako eta bai 2020rako, eta ez du osagarrien inguruko proposamenik egiten.

ELAk enpresaren pasibotasuna salatu nahi du, langileek 6 greba egun egin ondoren enpresak ez baitu apenas haren jarrera aldatu, ezta proposamenik egin. Gainera, salatzen dugu nola enpresa ertzaintzaz baliatzen ari den eskirolen bizkartzain lanak eginez eta piketea kriminalizatuz, azken hau, une oro modu baketsuan mobilizatu izan denean.

Hau guztia dela-eta, SAPAko langileek manifestazio bat deitu dute abenduaren 5erako, 18:30tan Andoaingo lantokitik hasiko dena eta Andoaingo Goiko plazan bukatuko dena.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.