2020-04-24 14:57
Arlora iritsi diren galdera ugariak ikusita, eta gai korapilatsua dela jakinda, Gidaliburu bat egin dugu. Gidaliburu horretan bildu dugu gaiekin lotuta jakin eta ezagutu behar dugun guztia. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren (LAPZ) osasun-zerbitzuak SARS- CoV-2 koronabirusen infekzioari dagokionez bereziki sentikorrak diren langileen presentzia ebaluatu behar du, langilearen sentsibilitate berezia ezarri behar du eta prebentzio-, egokitzapen- eta babes-neurriei buruzko txostena egin behar du. Horretarako, kontuan hartuko du lana langilearen osasun-egoeraren berezko arriskua handitu gabe egitea ahalbidetzen duten baldintzak dauden edo ez dauden.

2020ko apirilaren 8an eskuragarri zegoen ebidentzia zientifikoarekin, Osasun Ministerioak COVID-19rako talde kaltebera gisa definitu ditu honako hauek:

  • Diabetesa.
  • Gaixotasun kardiobaskularra, hipertentsioa barne.
  • Biriketako gaixotasun kronikoa.
  • Inmunoeskasia.
  • Tratamendu aktiboko fasean dagoen minbizia.
  • Haurdunaldia.
  • 60 urtetik gorakoak.

Irakurri dokumentua:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.