2019-12-26 11:53
Abenduak 26an Batz enpresako kooperatibistak Batz-Aralucen geratzen diren azken lanak eta tresneria ateratzen hasi dira. Ertzaintzak babestuta, eta horretarako kontratatutako "likidatzaileekin" koordinatuta eta Konkurtso Administratzailearen konplizitatearekin, kooperatibako kideak ordezkatzen ari dira gaur egun greba egiten ari diren Batz-Araluceko langileak.

Gainera, Ertzaintzak, greba-batzordea osatzen dutenei ukatu egin die lankideen jarduna ikuskatu ahal izatea. ELAk salaketa jarriko dugu portaera honen aurrean.

Euskal Herian aurrekaririk gabeko eraso bat gertatzen ari da beren lanpostuei eusten saiatzen ari diren langile batzuen aurka; izan ere, lan eskubideak zapalduak izaten ari dira. Honen aurrean, legezkotasunaren defentsan jarduteko exijitzen dio ELAk lan agintaritzari.

Eraso horren protagonista nagusia mugimendu kooperatiboa da. ELAk salatu nahi du bazkide kooperatibistak ez direnak eskubiderik gabeko langiletzat hartzen ari direla Batz-Aralucekoak. MCC taldea kapitalismorik basatiearen gisan portatzen ari da, nahiz etabalio sozialak defendatzen dituela esan. Jose Maria Arizmendiarrietaren idearioan ez da aurkitzen jarduteko modu hau justifikatzen duen argudiorik.

Azkenik, Batz-Araluceren itxiera gelditzeko deia egiten dugu berriro. Beharrezkoa da irtenbide bat aurkitzea Batz osatzen dutenentzat, haien lan kontratua edozein dela ere. Igorreko kooperatibaren zuzendaritzak aurrera egin izanak enpresako kide guztien etorkizuna arriskuan jartzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.