2020-03-11 16:01
Batz-Araluce enpresa batzordeak (6 ELA, 3 LAB) formalki eskatu du premiazko bilera bat egitea Laneko Zuzendariarekin, Elena Perezekin. Bere ustez, Araluce eta Batzek irregulartasunez betetako enplegu-erregulazioko espedientearen prozedura baten aurrean gaude. Bileran zehaztasun handiagoz azalduko dute irregulartasun horiek. 140 familia baino gehiagok ikusten dute beren etorkizuna arriskuan, Batz eta MCC Kooperatibaren (Mondragon) erabakiek erakusten baitute ez dutela gizatasunik Batz-Araluceko langileekin, eta doktrina kapitalistarik ortodoxoenaren jarraipena egiten dutela.

Joan den martxoaren 5ean, Enpresa Batzordeak Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren jakinarazpena jaso zuen, non adierazten baitzen Konkurtsoko Administratzaileak amaitutzat ematen zuela Batz-Araluceko langileentzako enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta epea. Jakinarazpenean gaineratzen da espedientea Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren menpeko Lan Agintaritzari jakinarazi behar zitzaiola, dagokion txostena egin dezan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.