2020-06-12 12:23
Construcciones y Promociones Balzola S.A enpresako batzordeak salatu du enplegu-erregulazioko-espedienteak dakarren lege-hutsunea medio, defentsa-gabezia dagoela plantillako 179 langileen artean. Euren etorkizuna zein izango den ez jakiteaz gain, batzordeak salatu du enpresak hiru hileko soldatak zor dizkiela langileei, eta horrek edozein familiaren ekonomiari eragiten diola.

Batzordeak kritikatu du enpresa aurrekonkurtso egoeran egon den lau hilabeteetan zuzendaritzak, irtenbideak bilatzen saiatu beharrean, enpresa deskapitalizatu izana, eta era berean, uste du fede txarrez jokatzen ari dela borondatezko hartzekodunen konkurtsorik ez aurkezteagatik. Gobernuak pandemiaren ondorioz ezarri duen luzapena aitzakia hartuta, prozesu guztia luzatzen ari da, eta langileak, azpikontratak zein hornitzaileak ari dira ordainsari ezaren agonia jasaten.

Balzolako zuzendaritzari konponbideak berehala eskatu dizkio batzordeak, baita ordaintzeke dituen soldatak ordaintzeko ere. Azkenik, enpresa porrotera bultzatu duen kudeaketa txarraren erantzule egiten dute zuzendaritza.

Construcciones y Promociones Balzola SA 1989an sortu zen, eta ordutik  erreferentziazko enpresa izan da Bizkaian â€' eraikuntza publikoarekin oso lotua egon da. Lan esanguratsu ugari egin ditu, Guggenheim, Paraninfo UPV, Metro Bilbao, AHTko zenbait zati eta Iberdrola Dorreko akaberak, besteak beste.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.