2020-12-30 17:52
ELAk salatu du Balmasedako Udalean onartutako lanpostuen zerrendak lanpostuen suntsiketa dakarrela eta ondoriorik gabe uzten dituela immigrazioa/berdintasuna eta Liburutegiko eta Historia Museoko zerbitzuak. Gauzak horrela, ELAk onartezintzat jotzen du gaur onartutako LPZ, eta gobernu-taldeari eskatzen dio atzera egin dezala bere erabakian, plantilla organikoari egokitutako benetako LPZ bat egin dadin, udalerrian dauden behar guztiak beteko dituena eta lanpostu guztiak mantendu eta finkatuko direla bermatuko duena. Hala, ELAk aurreratu du eskura dituen baliabide guztiak erabiliko dituela enplegua defendatzeko, enplegu publikoa sendotzeko eta zerbitzuak mantentzeko.

Gaur, abenduak 30, Balmasedako Udaleko Lanpostu Zerrenda berri bat (LPZ) onartu da, CLI (Tokiko Hautagaitza Independentea) eta eh Bilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoekin. Dokumentu tekniko horretan, dauden zenbait lanpostu desagertu egingo dira, eta honekin batera langileen kaleratzeak. Era berean, immigrazioa edo berdintasuna arlo hain garrantzitsuak desagertu dira, Liburutegi eta Historia Museoko zerbitzuekin batera.


Balmasedako Udalak interinitate handia du. 15 urte baino gehiago modu irregularrean lan egiten ari diren langileak duela urte batzuk, euren egoera salatu behar izan zuten. Era berean, ELAk aurreko gobernu-taldeari jakinarazi zion premiazkoa zela erakundean bertan dagoen errealitatera egokitutako LPZ bat garatzea eta, horrela, udal honetan enplegu publikoa arautzeko oinarriak ezartzea. Gobernu berriari, ELAk hasieratik eskaera bera eskatu dio.


Hala ere, CLIk eta eh Bilduk ez dute interesik erakutsi udalak gaur egun duen errealitateari erantzuteko, alde bakarretik eta langileen aldetik aurkeztutako LPZ berriari egindako eskaerari jaramonik egin gabe. Gaur goizean, Plenora onartzeko eraman duten dokumentua ez da egungo plantilla organikoaren ispilu, eta atzerapauso larria izango da alor funtzeskoetan (immigrazioa/berdintasuna, historia museoa eta liburutegia). Gainera, langile batzuk kaleratzeko arriskuan egongo dira.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.