2020-04-15 15:32
Asko dira azken asteetako Baimen Berreskuragarriaren eraginpean dauden langileak. ELAk ordezkaritza sindikala duen enpresetan berreskuratze-modua negoziatuko du, partziala izan daitekeena, egutegian moldatua, baldintzak zehatzetan etabar. Ordezkari sindikalik gabeko enpresatan bazaudete, jakin behar duzue ezarri dizueten baimenaren berreskurapena negoziatu behar dela eta enpresek zuen sektoreko sindikatu nagusiekin negoziatu behar dutela.

Baimen hori behar bezala eta aholkatuta negoziatzea oso garrantzitsua da lan-eskubideak ez galtzeko eta aldi baterako enplegua ez suntsitzeko. Enpresa asko saiatuko dira negoziazio hori erabiltzen egutegia inolako kontrolik gabe malgutzeko, eta egun horietako errekuperazioa baliatzen, aldi baterako langileak kontratatzeari uzteko.

Zuen lan-eskubideak ez ditu eraman COVID-19k, eta funtsezkoa da enpresek testuinguru horretan sortutako beldurra ez erabiltzea zuek eskubide gutxiagorekin uzteko. ELA prestatzen ari da enpresa guztietan egunotako negoziazioari aurre egiteko eta ahal duzuen guztian laguntzeko. Antolatzen lagundu nahi dizuegu, eta juridikoki ere bai.

Era berean, ELA bere baliabide guztiak jartzen ari da langileen osasuna zaintzeko, prebentzio-neurri guztiak betetzen direla ziurtatzeko, eta lanean gaixotuko ez garena bermatzeko.

Tamalez, enpresa asko egoera hau erabiltzen ari dira langileak beldurtzeko eta langileei oinarrizko eskubideak kentzeko. ELA lantokietatik gertu egongo da, ahal duen guztian laguntzeko. Beste behin ere, zuen lan-baldintzak modu kolektiboan defendatzearen eta enpresaren alde bakarreko borondatea inposatzearen arteko aldea markatuko du erakunde sindikalak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.