2019-04-12 11:56
ELAk, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin bat eginez, gertaturiko azken lan istripu hilgarria salatzeko Portugaleten (Bizkaia) izandako kontzentrazioan parte hartu du. Gogoratu, apirilaren 7an gertatu zela ezbeharra Remolcadores Ibaizabal enpresan. 48 orduko lan txanda egiten ari zela, lan istripu ez traumatikoa pairatu zuen langile batek.

Esan beharra dago enpresak lan txandak aldatu zituela: guardia 24 ordukoa izatera pasatu zen eta atsedenaldia 72 ordukoa; hau da, 48 orduz jarraian lan egin eta 4 egun libre. Lanaren antolaketa hau jasanezina da edozeinentzat, eta ondorio larriak ditu langileen osasunean, ezbehar berri honetan ikusi dugun bezala.

Lan istripu ez traumatikoen kopurua handituz doa urtez urte, enpleguaren kalitate baxuaren ondorioz; baita enpresek ekoizpena bizitzaren gainetik jartzeko egindako apustuaren ondorioz ere.

Honen aurrean, erakundeei exijitzen diegu esku hartu dezatela, lan txandak mugatu ditzatela eta lan zentroetako prekarietatea ezabatu dezatela; finean, langileen bizitzarekin bateragarriak diren lan baldintzen aldeko apustua egitea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.