2020-11-25 15:34
Getxoko udal-egoitzako langileek azaroaren 26an salatuko dute pairatzen ari diren lanpostuen suntsiketa, goizeko 11etan, udaletxearen aurrean, kontzentrazioa eta lapikoa eginez. Egoitzako langileak joan den azaroaren 9tik ari dira mobilizatzen, lan-baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren alde, eta duela bi urtetik jasaten dituzten langile-murrizketak itzultzea eskatzen dute.

 

Alde horretatik, ELAk eta CCOOk Getxoko Udalari eskatzen diote inplika dadila eta ez dezala plantilla-murrizketarik egin, horrek eragin negatiboa izan dezan egoitzako langileen lan-baldintzetan eta ematen duten laguntza-zerbitzuaren kalitatean. Pandemiak iraun duen bitartean, egungo zaintza-ereduak dituen gabezia larriak arintzea lortu duen talde bati buruz ari gara.

Getxoko udal-egoitzako langileek ez dute txalorik nahi; lan-baldintza duinak nahi dituzte, atseden hartzeko egutegiak, gure adinekoei kalitatezko arreta eta zerbitzua eman ahal izateko, enpleguari eusten zaiola bermatzeko eta lehen amortizatutako lanpostuak berreskuratzeko.


2018tik, hau da, Aldundiak emandako araudi berria aplikatu zenetik, Getxoko udal-egoitza lanpostuen amortizazioak aplikatzen ari da: 2018an lan egiten zuten erizaintzako 52 teknikari laguntzailetatik, orain 40 dira. Gainera, joan den astean, langileek jakin zuten plaza berri bat amortizatu nahi zutela.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.