2020-06-12 13:56
Sindikatuek azaldu dutenez, saihestu zitekeen istripua izan da, behin eta berriz salatu baititute hornidura baldintzak eskasak zirela eta arrisku maila handia. “Hobekuntza txiki batzuk egin badira ere, begibistan denez, arazoa ez da konpondu”, gehitu dute. Izan ere, baieztatu dutenez, Pereda lantokiko akatsak larriak dira, eta hau izan da, hain zuzen, azken lan istripuen arrazoia. Ekainaren 16an 14:00etan eta 18:00etan konzentrazioak egingo dituzte lantokiaren aurrean, instalazioen egoera salatzeko eta premiazko irtenbideak eskatzeko.

Avanza (Lehengo Pesa) enpresa batzordeak ekainaren 10ean Arrasateko Peredako lantokian izandako lan istripu larria salatu du, enpresan langileek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak eraginda gertatu dela baieztatuz. Gauzak horrela, Osalani exijitu diote ikerketa erabakigarria izatea, enpresaren utzikeria zigortzea, eta enpresak “behingoz langileen osasuna eta bizitza bermatzeko neurriak hartzera behartzea”.

Premiazko bilera bat ere eskatu dute Arrasateko lantokiko segurtasunari buruz hitz egiteko. Bilera horretan konpromiso eta ekintzak gauzatzeko data zehatzekin atera behar dutela azpimarratu dute, orain arte enpresari salatu dioguna Madrilera doala baitirudi eta ez baitakigu gehiago gaiari buruz”.

Bestalde, enpresa batzordeak babes osoa helarazi dio Ibai gure lankideari, eta lehenbailehen sendatzea espero du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.