2018-02-02 14:02

Epaitegi Konstituzionalak Frackingaren Aurkako Euskal Legea konstituzioaren aurkako deklaratu du eta hainbat artikulu bertan behera utzi ditu materia horretan eskumenik ez izateagatik.

Gogoratu behar da lege hau Herri Ekimen Legegile bati esker onartu zela, zeinak aldeko 100.000 sinaduratik gora jaso zituen eta Eusko Legebiltzarra berau onartzera eraman zuen.

Espainiar Estatuaren erantzunak argi uzten du energi eredu jasanezina hobesten duela, energia fosilak bultzatzean oinarritzen dena. Eredu hau pertsonek eta herriek zein energia kontsumitu eta sortuko dugun erabakitzeko dugun, eta beharrezkoa den, energia burujabetzaren aurka doa. Energia berriztagarrien aurkako beste kolpe bat da, eta behin eta berriro baztertu ditugun energia iturri kaltegarriei atea irekita uzten die.

Eraso hauen aurrean, ELAk energia kutsatzaileetan oinarrituriko egungo sistema energetiko injustuari aurre egiten eta horretarako ditugun alternatibak defendatzen eta beraietan parte hartzen jarraituko du. Alternatiba hauek sistema energetiko justu eta iraunkorra erabaki eta eraikitzen dute.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.