2019-03-13 12:56
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak egin zuen bezela, Auzitegi Gorenak arrazoaia eman dio ELAri. Auzitegi Nagusiak emandako epaiak, Osakidetza behartzen du langileei zor dizkien 100 miloi euro ordaintzera.

Maiatzean, ELAk judizio bat irabazi zion Osakidetzari, eta 2011n plazaratu zituen lanbide-garapenaren deialdi batzuk, baina alde bakarretik bertan behera utzi zituenak, epaiaren aginduz ebatzi, eta dagozkien soldata-osagarriak ordaindu behar ditu, atzerakinak ere barne. Zenbatekoa guztira 100 milioi eurotik gorakoa da. ELA izan da bide juridikoa amaiera arte eraman izan duen sindikatu bakarra eta instantzia guztietan Osakidetzak zor dituen kopuru guztien ordainketa eskatu duen bakarra.

Epai horretan aitortu zenez, Osakidetzako 7.000 langilek ez zuten nominan jaso zegokien soldata-osagarria, jasotzeko eskubidea izan arren. Azpimarratu beharrekoa da Osakidetzako langileen soldataz ari garela, eta soldata hori alde bakarretik murriztu zietela. Murrizketa horrekin langile-kidego horren eroste-ahalmenaren galera %21eraino metatu da.

Orduan erabilitako argudioaren arabera Madrildik ezarritako murrizketa bat zen. Baina epai horren bidez frogatu da berriz ere, beste hainbatetan frogatu den bezala, herri honetako agintarien borondatea are politika zorrotzagoak aplikatzea dela, Madrildik ezartzen direnak baino.

Epai honen aurrean, Osakidetzak, argi utzi zuen ez daukala zor duen soldata ordaintzeko borondaterik eta bi helegite aurkeztu zituen: bat EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Aurrean eta bestea Auzitegi Gorenaren aurrean.

Bada, Auzitegi Gorenak, ELAk plazaratutako argudioak onartuz, Osakidetzak aurkeztutako helegitea atzera bota egin du eta ontzan ematen du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia.

Esan beharrik ez dago gaurkoz Osakidetzak ez diela langileei abonatu zor dizkien zenbatekoak, nahiz eta lehen auzialdiko epaian diru-kopuru horiek ordaintzeko etenaldia 2015az geroztik kentzeko eta ordaintzen jarraitzeko aukera eman. Orain dela gutxi adierazi du martxoko nominan osagarria ordaintzen hasiko dela, baina ez ditu zor dituen atzerakinak ordainduko, 7 urtetan ordainketa egin gabe egon eta gero.

Hori gutxi balitz, Osakidetzak soldata-eskala bikoitza sortu du bere plantillan, batetik, lanbide-garapenera sartzea eta hori kobratzea izan dutenak, eta bestetik, merezimendu berdinak eduki arren, deialdian parte hartzerik izan gabe kobratzen ez dutenak, edo dagokiena baino gutxiago kobratzen dutenak. Osakidetzak diskriminazio onartezina sortu du, behin eta berriz salatu duguna, eta berehala amaitutzat jotzeko eskatzen duguna.

Gaurko egunean esan dezakegu oraingo plantillaren zati handi batek eskubidea duela osagarria jasotzen hasteko edo, bestela, orain jasotzen duena baino gehiago jasotzeko; eta kasu askotan atzerakinak eta guzti. Horregatik plantillari zor zaizkion diru-kopuruak, etendako deialdiagatik, eta 2012tik egin ez direnengatik, 250 milioi eurotik gorakoak dira.

Gogoratu beharrekoa da ELAk eskatu ziola Osakidetzari lanbide-garapenaren eredua berraztertzeko, eta irtenbide bat bilatzeko; horixe izan zen garai hartako greben arrazoietako bat. Hala ere, negoziazio-borondaterik ezak auzitara bultzatu gintuen, Osakidetzak ez baitzigun beste irtenbiderik eman. Deialdi ezarengatik sortutako kalteen inguruan ere, esan behar dugu ELAk bide juridikoa hasi duela, Osakidetzak beste aukerarik utzi ez bait digu kasu honetan ere.

Hala eta guztiz ere, ELA negoziatzeko prest dago oraindik ere, baina esan behar diogu Osakidetzari:

1.- Lanbide-garapenaren osagarrian ez dugu murrizketarik onartuko, den modukoa delarik.

2.- Epaiaren eraginpeko langileei zor zaizkien diru-kopuruak berehala ordaintzeko eskatzen dugu, eta baita deialdi-ezagatik kalteturik gertatu diren gainerako langileei ere, eta hortaz gaur egun dagoen soldata-eskala bikoitzarekin amaitzeko.

3.- Lanbide Garapenaren eredu berri bat negoziatzeko eskatzen dugu, irizpide objektiboen arabera eta diskriminaziorik gabe; oraingoa ez bezalako beste eredu bat adostearren. ELAk hasieratik agertu zuen bere desadostasuna oraingo ereduarekin, eta ordezko aukerak proposatu zituen.

ELAtik adierazten dugu, berriro ere, gure esku dauden baliabide sindikal eta juridiko guztiak erabiliko ditugula, plantilla osoaren lanbide-garapenerako eskubidea bermatzearren, eta Osakidetzak gaurko egunean zor dizkien 250 milioi eurotik gorako diru-kopuruen ordainketa bermatzearren.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.