2020-07-21 10:48
ELAk kasazio-errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren 2018ko maiatzaren 29ko epaiaren aurka. Gatazka kolektiboagatiko demanda horretan, ELAk honako hau eskatzen zuen: "Thyessenkrupp igogaluetako 9 langileren lanaldiaren hasiera zenbatu dadila, bezeroaren arretarako lekura joateko enpresaren ibilgailua erabiltzen hasten direnetik". Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin zuen asmo hori.

Auzitegi Gorenak epaia zuzendu du. Zehaztu duenez, "Ondorioz, bezeroa etxera joatea funtsezkoa bada enpresaren jarduera hedatzeko, hark ezingo luke igogailua instalatu, mantendu edo konpondu, langileak, beharrezko material eta tresnekin batera, bezeroen etxera eramango ez balitu eta horrek zerbitzu horien fakturazioan izango lukeen eragina izango balu, argi dago joan-etorri horiek lan-denboratzat hartu behar direla".

ELAk bere poza adierazi nahi du epaiarekin. Gainera, uste du epaia urrats bat dela sektorea arautzeko orduan, kasu askotan ez baitu lan egindako orduen kontrol eraginkorrik, eta horrek igogailuen sektorean prekarietatea hedatzea errazten du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.