2019-09-23 16:03
Bizkaiko metaleko negoziazio mahaiko bilera berrian, patronalak testu berri batzuk luzatu ditu bere planteamendu berrituekin. Hasierako irakurketa bat eginda, FVEMek plazaratutako edukiak oraindik urrun geratzen dira sindikatuen plataforma amankomunetik. Ondorioz, Bizkaiko Metalean deituta dauden greba egunak mantenduko dira, irailaren 30etik urriak 4rarte.

Nahiz eta lehenbizikoz FVEMek subrogazioa planteatu, honen eraginak oso mugatuak izango lirateke (administrazio publikoen azpikontratetan eragina edukiz soilik, besteak beste). Bestalde, behin behinekotasuna mugatzeari buruz, FVEMen planteamenduak posible egingo luke ordu malguak areagotzea. Soldatei dagokionez, oraindik urrun daude sindikatuok eskatzen dugunetik.

Negoziazio mahaiaren hurrengo bilera irailaren 25ean izango da, 16:00etan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.