2020-06-26 11:47
Kontsumobidek atzo langileekin izandako bileran lizitazioa uztailean aterako dela iragarri zuen, aurreikuspen ekonomiko berarekin eta objektu berarekin. Duela bi aste pasatxo Kontsumobidek Ortzadar enpresari -eskola-umeei eta adinekoei zuzendutako Kontsumoko Prestakuntzako Ibilbide Programa gauzatzen ari den azpikontratatutako enpresari-, kontratua datorren ikasturterako ez luzatzeko eta programa eteteko asmoa jakinarazi zion. Horren arrazoia, argudiatzen zutena, segurtasun juridikorik eza zen: COVID-19aren ondorioz 2020-2021 ikasturtea ezin izan zelako, beharbada, ikasgela fisikoetan eskeini.

Hasieratik, langileok eta ELA-LAB-CCOO sindikatuok salatu genuen murrizketa bilatzen zuen erabaki politikoa zela eta gainera onartezina; urtero 56.000 pertsona inguru artatzen dituen programa da, eta Euskadin bakarra da. Gainera, 13 familia langabeziara bidaltzekotan zeuden. Ondorioz, langileek greba deitu zuten astelehenean hasita.

Grebaren testuinguruan, eta zenbait eskaera egin ondoren, Kontsumobidek langileekin biltzea onartu zuen, eta bileran konpromisoa hartu zuen datorren ikasturterako lizitazioa uztailean egiteko, aurrekoen oso antzeko baldintzetan. Beraz, diru-zuzkidurari, xedeari eta plantillari eusteko konpromisoa hartzen dute. Badirudi, berriz ere, langileen borroka sindikala eraginkorra dela murrizketak geldiarazteko eta enplegua defendatzeko.

Ekainaren 26an amaituko da greba. Hala ere, zerbitzuko langileok adi gaude, eta ez dugu baztertzen mobilizazio gehiago egitea Kontsumobidek emandako hitza betetzen ez badu. Beharrezkoa den zerbitzu publikoaren etorkizuna dago jokoan, gure etorkizuna eta gure familiena, eta ez gara fidatzen gu desagerrarazteko asmoa erakutsi duen erakundeaz.

Horregatik, Kontumobideri eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari eskatzen diegu emandako hitza ahalik eta lasterren jaso dezatela paperean. Eta, orain arte bezala, plantilla zuzen-zuzenean subrogatzea bermatuko duena.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.