2020-09-23 17:22
Astelehenean, hilak 21, hasi eta gaur arte, ArcelorMittal Olaberriako langileek uztailean sinatutako aurreakordioa onartzeko edo ez onartzeko bozketa egin dute. Bozketaren emaitza 247koa izan da alde eta 137koa kontra. Akordioak 24 orduko lanaldi-murrizketa, KPIaren bermea duten soldata-igoerak, bere garaian galdutako gizarte-laguntzak berreskuratzen ditu, eta prebentzio-kutxa bermatzen da, besteak beste.

 ELAk positibotzat jo zuen uztailean lortutako aurreakordioa, lantegiko beste sindikatu batzuek aurreko hitzarmenetan adostutakoa nabarmen gainditzen baitzuen.
CCOOk esan zuen uztailean edukiak ez zirela nahikoak, baina orain, irailean, baliozkotzat jo ditu.
Bestalde, LABek, lantegian gehiengoa duen sindikatuak, denbora gehiago eman du gainerako sindikatuak kritikatzen, langileek bizkarra eman dioten negoziazioaren buru izaten baino.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.