2020-05-19 15:24
ERTEren negoziazioa aldebakarrez amaitutzat eman ondoren, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak espediente horren aldaketak Asturiasko lantegien ordezkaritzarekin bakarrik negoziatzen ari da. Egoera horren aurrean,

Egoera horren aurrean, ELAk honako hau adierazi nahi du:

-  Zuzendaritza iruzurra egiten ari dela uste dugu. ERTE baten negoziazioa eta baldintzak legezko berme guztiekin egin behar dira. Ez dugu ahaztu behar ERTE baten ondorioak langileen langabeziari eragiten diola, eta, beraz, Administrazioari. Arcelor Mittal mahai paralelo batean, legea bete gabe, Euskal Herrian lan egiten dugunok ordezkatuz negoziatzen ari da.

- ELAren ustez, orain are ezinbestekoagoa da Hego Euskal Herriko batzordeetan aurkezten ari den ekimena babestea, Gasteizko eta Iruñeko gobernuen inplikazioarekin mahai bat osa dadin industria-planez, inbertsioez eta errelebo-kontratuaren aplikazio zuzenaz hitz egiteko. Euskal Herriko enplegua, lan baldintza eta lantokien etorkizunen alde borrokatu behar dugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.