2020-04-30 20:56
Apirilaren 30ean espedientea negoziatzeko beste bilera bat egin da. Enpresak jarrera onartezinak defendatzen jarraitzen du. Lehenengo bileran, zuzendaritzak 50 eta 100 kaleratze arteko planteamendua egin zuen, Administrazioak ERTEa halabeharrez ukatzeko hartutako erabakiak justifikatuta. Arduragabekeriaz jokatu zuen enpresak langileei ordainarazi nahi die.

Gaurko bileran enpresak ez du bere jarrera aldatu. Azken urteotako irabaziak hilabete eta erdi eskasean desagertu direla dirudi, eta egin beharreko ahalegin guztia langileen eta haien langabeziaren bizkarrean jarri nahi da.

Gure ustez, ezinbestekoa da Arcelor Mittali azken urteetako industria-politika aldatzeko eskatzea. Luxenburgon (paradisu fiskaltzat jo genezake) egoitza duen multinazionalak plantillaren etengabeko doikuntza egiten jarraitzen du Europan eta plantak ixten ditu. Epe ertain eta luzerako inbertsioak eta industria-planak behar ditugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.