2019-01-31 09:07
EPE honetan gertatutakoa oso larria zela ikusita, ELAtik, pasa den irailean Arartekoaren atea jo genuen. Izandako bileran, Osakidetzako kontratazio sistema ustelaren irregulartasunen berri eman genion eta bere esku-hartzea eskatu genion. Publiko egin diren ondorioak ikusita, argi dago Arartekoak ontzat ematen duela EPE honetan irregulartasun larriak egon direla eta hortik abiatuta, Osakidetzari eskatzen dio aldaketa sakonak egin ditzan bere hautaketa sisteman, gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko.

 

ELAtik salatu genuen sistema honen oinarrian behin-behinekotasun tasa onartezina zegoela, %38koa. ELAtik sitematikoki salatu izan dugu egoera hau eta behin eta berriro eskatu egin diogu Osakidetzari aldi baterako enplegu hori kontsolidatzeko. Bada, Arartekoak, bere txostenan behar hori jasotzen du ere eta Osakidetzari eskatzen dio aldi baterako enplegua kontsolidatu dezan.

Bestalde,Osakidetzak prozesuan alderdi izan diren epaimahai beren esku utzi du azterketak errepikatu behar diren edo ez erabakitzea, eta baita proba berriak kudeatzea ere. ELAtik, bere momentuan, esan genuen hori onartezina dela. Prozesuaren independentzia eta objektibotasuna bermatzeko asmorik badago, azterketa berri hauetan, epaimahaiak ezin dira izan aurrekoetan parte hartu zuten berberak, horietan irregulartasunak egon direla onartu den hinean. Arartekoak planteamendu berdina egiten du oraingoan eta Osakidetzari eskatzen dio epaimahai horiek aldatu ditzan.

Azkenik, esan behar dugu ELAtik azpimarratu genuela indarrean dagoen hautaketa sistemaren porrota eta planteatu genuela aldaketa sakonak egin behar direla enplegu pubikorako sarrera zuzendu behar duten printzipioak bermatzeko. Argi dago gaur egungo sistemak ez duela gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatzen. Orain, Arartekoak, bere txostenean behar hori planteatzen du ere eta gomendio batzuk ematen dizkio Osakidetzari sisteman aldaketa sakonak egiteko helburuarekin. Gaur egungo sistema ustelak irregulartasunak ahalbidetzen ditu.

ELAtik behin baino gehiagotan salatu dugu EPE honetan gertaturikoa ez dela izan gertaera bakana, sistema ustel baten erakusgarria baizik. Eta sistema ustel horretako agintean zerbitzuburu jakin batzuk daude, Osakidetzako Zuzendaritzaren babes osoaz. Hala ere, Osakidetzak ez du batere borondaterik EPEaren espezialitate medikoetako azterketetan gertaturikoaz zorrozki ikertzeko, ezta EPE horretan gertaturikoa ohiko prozedura bihurtu duen sistema ustel horrekin amaitzeko ere.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.