2020-06-03 12:02
Azarotik lan egin ezinik eta urtarriletik ezer kobratu gabe daudela salatu dute Batz â€' Araluceko langileek. Bien bitartean, enpresaren lan-karga Batz Taldearen instalazioetan garatzen jarraitzen da. Dena irregulartasunez betetako prozesu baten barruan.

Joan den abenduaren 26an, Batz Taldea, konkurtso-administratzailearen babesean eta laguntza judizial baten bidez, Araluce enpresaren instalazioetan sartu zen, lan-kargak hustu eta zuzenean Batzen instalazioetara eramateko. Garai hartan, Aralucen, 141 langileentzako enplegu-erregulazioko espediente batean murgilduta zeuden. Irregulartasunez betetako prozesua izan zen, behin eta berriz salatu izan dutena.

Duela gutxi, Merkataritza Epaitegiak laguntza judiziala igorri du, Araluceko sare informatikoak berrezartzeko; izan ere, Batzek eten egin zituen, aldebakarrez eta legez kanpo. Gertakari garrantzitsua da hau, irregulartasunez beteriko enpresaren likidazio prozesu bati gehitzen baitzaio. Eta prozesu honetan gertatu denaren beste froga bat da. Batzen erabaki kontzienteak eta aldebakarrekoak Araluceri begira, kooperatibaren interesen mende jarrita uneoro. “Langileok oso argi daukagu Batz Taldeak eta Batz â€'ARALUCEk laneko-talde bat osatzen dutela. Eta hori horrela izan da erabaki ekonomiko, industrial eta estrategiko guztietan”.

Batz Taldearen eta MCCren (kide den korporazioa) jarrera salatzen dute, zalantzarik gabe Batz Araluce ixteko erabakia inposatu baitute, urtarriletik soldatarik ez ordaintzeaz gain, 141 familiaren sufrimenduaren kontura. “MCCren ustezko "elkarlaneko printzipioak" fartsa bat dira gure enpresan”.

Bestalde, kooperatibaren estrategia makabro honetan beharrezkoa izan den konkurtso administratzailearen lankidetza salatu dute, prozesuaren irregulartasun guztietan parte hartu baitu, laneko-taldeari buruzko iritzia ematea saihestuz eta alderdi horri buruzko zalantzak argitzeko jarrera nulua izanez.

Era berean, langileek ez dute ahazten Eusko Jaurlaritzaren jarrera, Baatz Taldeari babesa emanez, lan karga duen Araluce bezalako enpresa bat desegin ahal izateko parte aktiboa bilakatuz.

Horregatik guztiagatik, langileek hurrengo egunetan, Covid-19aren krisiaren ondorioz bertan behera geratu ziren mobilizazioei berrekingo dietela iragarri dute. “Gure enpresako likidatzaileek abenduaren 31an, 141 langile kaleratuta egongo zirela adierazi zuten arren, Batz - Aralucekoak izaten jarraitzen dugu eta gure eskubideak defendatzen jarraituko dugu”.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.