2019-06-25 12:16
Zaharrak berri ekainaren 24an Arabako metaleko mahai negoziatzailearen bileran, Prekarietate egoera aldatzeko patronalak duen interes eza salatu du ELAk.

Patronalak erakutsi duen jarreraren balorazio oso negatiboa egiten dugu ELAk; izan ere, ez du inongo planteamendurik egin aurretik zegoen eragin mugatuko hitzarmeneko lan baldintza eskasak hobetzeko. Gogoratu behar da gutxienengo batekin sinatua dagoela hitzarmena, eta "errealitatetik kanpo dagoela bai soldatan aldetik, baita jardunaldia edota malgutasunaren aldetik ere". Bereziki larria iruditzen zaio gehien sufritzen dutenen lan baldintzak blindatu nahi ez izana, horretarako subrogazio klausula sartuz.

Argi dago, beraz, atzoko bileraren ostean, hitzarmena berritzeko negoziazio hau estatalizazioa eta prekarietatea arabara ekartzeko aitzaki eta aukera bat besterik ez dela SEArentzako, honen bitartez hitzamen probintziala edukirik gabe utziz pixkanaka pixkanaka.

ELAtik lanean jarraituko dugu Euskal Herriko langileen baldintzak hemen negoziatu eta adosteko, baita metaleko sektoreko enpresetan sortzen den aberastasun izugarria era justu batean banatzea aldarrikatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.