2020-09-01 14:45
Gasteizko udaletxearen aurrean egin den elkarretaratzearen ondoren, oso balorazio positiboa egiten du ELAk grebak erakunde publikoek kudeatutako kirol-jardueren sektoreko langileen grebaren jarraipenari buruz; izan ere erabateko jarraipena izan du. Igerileku estaliak eta kanpoaldeak erabat itxita egon direla baiezta dezakegu, baita Gasteizko pilotalekuak ere.

COVID-19ak gaur egun sortu duen egoera dela eta, Gasteizko Udalak osasunaren aldetik askoz haratago doazen murrizketa batzuk egitea proposatzen ari da, beti ere zerbitzu honen 100 langileen kalterako.
Duela bi aste, Hauteskunde Kanpainan, langileak Udalarekin bildu ziren eta ikusi zuten proposatutako murrizketek nabarmen gaindituko zutela erakundeak aurreratutakoa.

Udako soroslei dagokienez:
• Udako Kanpainaren hasiera uztailaren 1ean izan zela kontuan hartuta, hilabete eta erdiko enplegua eta soldata galdu dituzte. Gainera, ez zaie eman ERTE batean sartzeko aukerarik, ezta zuzenean Udaletik kobratzeko aukerarik ere, Alarma Estatuaren Errege Dekretuan jasotzen den bezala.

• Murrizketak egin dira bai langile kopuruaren aldetik eta baita igerilekuak irekitzeko eta ixteko ordutegietan ere. Gainera, instalazio horietako materiala berrikusteko eta desinfektatzeko behar diren tarteak ezabatu dira.
• Ez dago higiene eta osasun-neurriak ziurtatzeko protokolo eraginkorrik, erabiltzaileen zein langileen osasuna arriskuan jarriz.
• Behin-behinekotasuneko eta lan-prekarietateko egoera jasanezina da. Kasu batzuetan, ez dira hitzarmenean ezarritako epeak bete eta egoera kaotikoak gertatu dira; esaterako, langile batek bi orduko aurreabisuarekin bere lanpostura joan beharra.
• Era berean, langileek ez daukate norbera babesteko eta senideak ez kutsatzeko beharrezkoak diren babesteko ekipamendurik.

Igerileku estalitako sorosleei dagokienez:

• Materiala berrikusteko, instalazioa behar bezala dagoela egiaztatzeko eta desinfekzio eraginkorra egiteko beharrezkoa eta ezinbestekoa den denbora bertan behera geratzeari arre egin behar diote.
Begiraleei dagokienez:

• Aurreko ikasturteko kirol-jardueren programaziorako aurrekontu-partida aurtengoaren berdina dela jakin ondoren, eskaini beharreko 24.186 plazen ordez 9.500 plaza baino ez zaizkiela eskaini herritarrei; hau da, 14.686 plaza gutxiago. Beste era batean esanda, %61eko murrizketa.
• Gasteizko Udalak modu ikusezin batean asi da ikastaro-kopurua murrizten. Jarduerak hilean behin egitera pasa dira, ordutegi konplexuetan, eta horietako batzuk ezabatu ere egin dira, igerilekuko jarduera batzuk adibidez.
• Bestalde, ikastaroen kopurua izugarri murriztearen ondorioz, lanpostuen zati handi bat suntsitu egiten da, eta geratzen diren gutxi horiek prekarioak dira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.