2020-08-28 12:56
Arabako kirol jardueretako langileek prentsaurrekoa eman dute, abuztuaren 10etik lan gatazkari buruzko informazioa emateko. Gasteizko Udalaren jarrera salatu dute, eta lau egunetan gauzak ez badira aldatzen, greba mugagabea hasiko dira. Hauxe da gaur ezagutzera eman duten komunikatua, ELAk, LABek eta CCOOk sinatuta:

Arabako kirol-jardueren sektoreko langileok azken egunotan sorospen-zerbitzuen eta kirol-jardueren enpresa esleipendunekin izandako topaketen berri eman nahi dugu, baita irekita dagaen gatazkan Gasteizko Udaleko Kirol Saila erakusten ari den jarreraren berri ere.
Gogoratu nahi dugu joan den astean, Kirol Saileko arduradunekin izan genuen bileran, haiek konpromisoa hartu zutela gatazkan bitartekari lanak egiteko, eta, besteak beste, enpresei protokolo bat eskatzeko igerilekuak ireki eta ixteko, instalazioen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Era berean, kirol programazioaren ikastaroen eskaintza handitzeko ekarpenak jasotzeko prest agertu zen. Bada, bi enpresa esleipendunekin bilerak egin ondoren, emaitzak ezin du etsigarriagoa izan; alde batetik, enpresa horiek jakinarazi digute Udala ez dela haiekin harremanetan jarri, eta, bestetik, ez dutela inolako eskaerarik jaso igerilekuak irekitzeko eta ixteko protokolo bat egiteko. Gainera, enpresek langileen iradokizunak eta proposamenak helarazi besterik ez dute egingo, baina besterik ez. Ez daude prest igerilekuak behar bezala ireki eta ixteko behar den denbararen minutu bakar bat ere beren gain hartzeko.

2020-2021 ikasturteko kirol-jardueren programazioari dagakionez, kirol monitoreek azterketa serio bat egin dute ikastaroen eskaintza hobetzeko, eta enpresari helarazi diote, horrek udaleko teknikariei helaraz diezaien. Langileek egindako proposamenak kontuan hartuko diren ala ez inolako ziurtasunik gabe, Kirol Departamentuak hartuko duen erabakiaren zain geratzen gara. Eta hori horrela da Saileko arduraduna den lñaki Gurtubai langileen ordezkariekin biltzeari uko egiten ari delako. Aste honetan zehar, lau aldiz eskatu zaio bilera bat egiteko, baina, eskapismo-ariketa batean, luzamendutan dabil, eta esaten du konponbidea bilatzea enpresen eta langileen kontua baino ez dela. Ulertezina iruditzen zaigu gatazka bat irekita mahai gainean egonda, eta irailaren 1 etik aurrera greba egiteko aurreabisua emanda, Udalak baloiak kanpora botatzea eta gatazkaz ez jabetzea.

Langileok akardioak lortzeko eta gatazka kanpontzeka borondatea dugu. Joan den astean, abuztuaren 1Oetik egiten ari ginen lanuzteak bertan behera utzi genituen, borondate oneko keinu gisa, Kirol Departamentuak idatziz zenbait gairen inguruka konpromisoa hartu ondoren. Etengabe bilatu dugu elkarrizketa. Azken aste honetan , inplikatutako alde guztien atea jo dugu, baina ikusten ari gara kanpromisaak ez direla betetzen ari, eta bai enpresak bai udala elkarri pilota botatzen ari direla.

Kirol-jardueren sektore osoan deitutako greba mugagabea hasteko lau egun falta dira. Guk azken unera arte akordio batera iristeko dauden aukera guztiak agortuko ditugu. Baina hori bai, gauzak aldatzen ez badira, eta enpresek eta Udalak ez badute ezer jartzen haien aldetik, argi eta garbi esan behar dugu sektoreak gelditu eta itxi egingo dituela udaleko kirol-instalazioak.

ELA LAB CCOO

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.