ARGIA.eus

2019ko ekainaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-09-13 16:15
Sektoreko langileen batzarrean onartu ostean, ELAk aurre-akordioa sinatu du, Arabako Etxez Etxeko Laguntzako Enpresen Hitzarmena berritzeko, 2019 eta 2020 urteetarako. Zazpi urtetan ez da aukerarik egon Arabako Etxez Etxeko Laguntzaren Hitzarmena berritzeko, sektoreko enpresen ezezkoagatik eta administrazio eskudunen eragozpenengatik (Arabako Aldundia eta Gasteizko Udala), akordioari eusteko finantzazio nahikorik ez baitzuten bermatzen.

Nahiz eta akordioa emakumeen bidezko helburuetatik urruti geratu, akordioaren edukiak azpimarratu behar dira. Hona hemen lorpenak: soldata-igoerak, 2019an % 4,1, eta 2020an % 3koak; soldata-bermea 130 ordu hilean iritsi arte hazi da; joan-etorrien denbora 2 minutu orduko luzatu da (8 minututik 10 minutura); atseden-aldia 3 ordura luzatu da eguerdian, lanaldi etenetan; eta aurrera-eragina mugagabea izango da... Baldintza sozialak eta behin betiko testuaren idazketa negoziatzeko zain geratu dira.

Lorpen horiek irabazteko, sektoreko langileek lanuzteak egin behar izan dituzte 10 egunetan, eta baita mobilizazio ugariak ere. Era berean, datorren astelehenerako, irailak 17, greba mugagabeari ekiteko asmoa zuten. Hori ikusita, zerbitzuaz arduratzen diren bi administrazioek beren jarrera itxia aldatu, eta enpresen finantzazioa handitzea onartu dute, akordioa ahalbidetzearren.

ELAren aburuz lorturiko akordio honek gure uste sendoa berretsi du: onartzeko moduko akordioak lortzeko, mobilizazioa da bide bakarra. Mobilizaziorik gabe ez dago akordio gogo-betekorik; eta hori gertatu da gure sektorean azken urte hauetan, langileak mobilizatzeko eta egoera aldatzeko aukera izan arte.

ELAk jakitera eman die erakundeei eta enpresei urtebete barru berriro elkartuko garela, hurrengo hitzarmena negoziatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.