2020-05-25 17:04
Arabako Foru Aldundiari aurrekontua handitzea eskatzen dio, gizartearentzat inoiz baino funtsezkoagoa den sektore batean. Zerbitzu publikoa pribatizatua, prekarizatua eta feminizatua izan dela eta "gure agintarien azken lehentasuna" izaten jarraitzen duela salatu dute. Aurretik ere bazuten prekarietate eta ahultasun egoeraosasun krisiarekin batera are gehiago larriagotu dela azaldu dute.

Azpimarratu du funtsezkoa dela baliabide gehiago eta hobeak ematea gizartearentzat inoiz baino funtsezkoagoa den sektore honi. Zerbitzu publikoa pribatizatua, prekarizatua eta feminizatua izan dela eta "gure agintarien azken lehentasuna" izaten jarraitzen duela salatu dute. Lehendik existitzen zen prekarietate eta ahultasun egoera hau osasun krisiarekin are gehiago larriagotu dela azpimarratu dute.

ELAren ustez, ezinbestekoa da Arabako Foru Aldundiak lurraldeko esku-hartze sozialaren sektorea indartzea, funtsezko jardueratzat jotzen baitu, are gehiago, COVID-19ren pandemia bete-betean. Gogorarazi dutenez, sektoreko langileak babesik gabe geratu dira osasun-krisia hasi zenetik, pandemiaren aurretik ere pairatzen zuten prekarietatean sakonduz.

Sindikatuak adierazi duenez, sektoreko langile-kopurua "nabarmen eskasa da, eta adingabeen ongizatea eta babesa bermatzeko zailtasun gehigarriak dakartza". Logikoena bitartekoak handitzea litzateke, izan ere, "Egoera horretan, zentro horietako langileek eskakizun handiagoa dute arlo fisikoan eta emozionalean, ez bakarrik jasaten duten osasunaren gaineko arriskuagatik, baizik eta errespetatu beharreko prebentzio-neurriengatik ere bai, kasu batzuetan gauzatzen zailak baitira, ezinezkoak ez badira".

Adierazi dutenez, babes-ekipoak berandu iritsi dira eta ez dira nahikoak izan. Zerbitzu batzuetan, langileek beraiek erosi eta ordaindu dituzte, enpresek eta zerbitzuaren ardura duten erakundeek ez dizkietelako eman. Ez zaie uniformerik eman, etxeko arropa jantzita egin dute lan, eta, enpresak hala aginduta, etxera eraman behar zituzten garbitzeko, horrek familientzat dakarren arriskuarekin.

Gaineratu dutenez, beren lan-eginkizunetatik kanpo eta aldez aurreko ezagutzarik gabe, langileek beren ekimenez egin behar izan dituztela garbiketa-lanak. Bestetik ez dira behar diren higiene-neurriak bermatzen ari; izan ere, garbiketako langileak, krisi honetan hain funtsezkoak direnak, ez dira indartu, eta haien lan-denbora mugatuegia da zentroak behar bezala desinfektatzeko.

Testuinguru horretan, bizkarra ematea leporatu diote Arabako Aldundiari. Hala adierazi zioten maiatzaren 22an ELAk, LABek, CCOOk, ESK-k eta UGTk Foru Aldundiarekin eta arduradun politiko eta teknikoekin izandako bileran. "Enpresa eta elkarte kudeatzaileekin bildu dira, baina orain arte ez dute egin langileen ordezkari diren sindikatuekin", deitoratu dute.

Prekarietatea ugaritzen ari den sektore hori emakumeek osatzen dute gehienbat, eta hori "are larriagoa da, erakunde publikoek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna zaindu behar baitute, gizarte-arloko esku-hartzea bezalako sektore feminizatuetan lan-baldintzak hobetuz".

Azkenik, langileek erakutsitako borondate ona txalotu du sindikatuak, eta kexu da Administrazioa ez delako maila berean aritu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.