2020-09-01 18:04
ELAk abuztuaren 3an eta 5ean bi idatzi aurkeztu zituen aldundian. Bertan eskatzen zena zen, premiazko neurriak lehenbailehen ezartzea, abuztuan Arabako egoitzetan ematen ari ziren berragerraldiak ikusita. ELAren ustez, ezinbestekoa da Arabako Foru Aldundiak premiazko eta ezohiko neurriak ezartzea, denborarekin larriagotzen ari den egoera hori berehala konpontzeko.

Idazkietan honako hau eskatzen genuen:

  • - Egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako langile guztiei eta zentroetako erabiltzaileei PCR probak egitea.
  • - Birusa ez zabaltzeko prebentzio-neurriak ezartzea: langileen kontratazioa, beharrezko materiala bermatzea, aldizkako PCR testaren       prozedura ezartzea...

  Ez dugu erantzunik jaso, eta, gainera, tamalez, aurreikusten genuen egoera datorkigu; izan ere, COVID-19 berriro sartu da egoitzetan, eta arriskuan jarri ditu langileak eta gizarteko kolektiborik ahulenetako bat.

Aurreikuspenik ezak eta Aldundiak eta enpresek berandu hartu zituzten erabakiak, eta, ondorioz, lehen kutsatze-boladan, are larriagoa izan zen osasun-krisia Arabako egoitza-zentroetan. Egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako erabiltzaileei eta langileei larriki eragiten dieten egoitzen barruan, bigarren kutsatze-bolada baterako bidean gaude.

Horregatik, premiazko bilera bat eskatu dugu Aldundiarekin, Arabako adinekoen egoitzetan COVID-19ren aurka jarduteko protokolo erreal eta bermatzaileak ezartzeko eta entzuteko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.