ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-09-11 16:23
Lantegiak ateak itxiko ditu, enpresaren bazkide Gamesak deus ere egin ez duelako eta Nafarroako Gobernuaren konkrezio faltagatik. Enpresa Batzorde osoak (ELA, LAB eta UGT) kalte-ordain hobeak bermatuko dituen akordioa lortu du, eta Langileen Biltzarrak berretsi.

Uztailaren hasieran enpresako zuzendaritzak, %66 Daniel Alonso taldekoa eta beste %33 Gamesakoa, Olaztiko lantegia ixteko erabakia jakinarazi zion enpresa batzordeari.

Apoyos Metalicos enpresako langileek industria-proiektu baten alde ekin zuten; eta horretarako, lanuzteak, elkarretaratzeak, manifestazioak... antolatu dituzte. Azken bi hilabeteotan enpresa batzordea ahalegindu da Gamesa (Apoyos Metalicos-en bazkidea) eta Nafarroako Gobernua erakartzen industria-proiektu bat bultzatzeko eta lanpostuei eusteko.

Enpresa batzordeak zenbait bilera egin ditu Nafarroako Gobernuarekin baina tamalez hortik ez da atera industria-proiektu bat ziurtatuko lukeen proiekturik, Nahiz eta proiektu hori bultzatzeko arrazoiak ez ziren nolanahikoak: Apoyos Metalicosen jarduera sektore eolikoan bete-betean sartzen da (Akordio Programatikoaren arabera Nafarroako Gobernuak sustatu behar duen sektoreetariko bat); eta deslokalizazio bat gertatuko da, zeren jarduera hori bera Asturiasen eginen dute hemendik goiti.

Azkenaldiko lan-erreformek babesik gabe utzi dituzte langileak, eta Apoyos Metalicosko zuzendaritza horretaz baliatu da lantegia ixteko eta 73 langile kaleratzeko.

Atzo, irailak 10, Apoyos Metalicosko langileek bozkatu eta enpresaren azken proposamena onetsi zuten, kalte-ordainak hobetu baitira. Hori horrela, enpresa batzorde osoak (ELA, LAB eta UGT) Enpleguaren Erregulazio Espedientea sinatu du.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>