2021-04-14 10:35
ELAk greba mugagabea deitu du Bergarako Betiko Industrian apirilaren 19tik aurrera, enpresa hitzarmenaren alde. Errodamenduak egiten dituen Industria Betiko etekin handiak lortzen ari da, eta apenas nabaritu du Covidak eragindako krisia. Hala ere, zuzendaritzak hilabeteak daramatza sindikatuen aldarrikapenei entzungor egiten. Zehazki, ELAk % 1,5eko soldata igoera eskatu du 2021erako eta osagarriak hobetzea gaixotasun arruntagatik eta gaueko lanetako bajengatik.

Sindikatuak dei egin die eskualdeko herritarrei babesa eman diezaioten Betiko industriako langileek lan-baldintzak eta eskubideak defendatzeko egin duten deialdiari.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.