2021-09-17 15:01
Andoaingo etxez etxeko zerbitzuan lan egiten duten EULEN SOCIOSANITARIOS enpresako 25 langileek 5 eguneko greba egin ondoren lortu dute hitzarmen berri baterako akordioa. Langileek, non batzordearen gehiengoa ELA Sindikatuarena den, oso positibotzat jo dute akordioa. Besteak beste, urtero soldatak KPIaren gainetik aurreikusten den igoera, ordainsari eta osagarrietan beste igoera batzuk eta baita gaixotasunagatiko konplementoetan hobekuntzak. Hitzarmenak 2021-2024 urteetarako indarraldia izango du eta atzeraeragina 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du.

Beste behin ere azpimarratu behar dugu akordioak lortzeko mobilizazio eta grebak duten garrantzia, publikoa izan behar duen ezinbesteko zerbitzu pribatizatu bat duintzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.