2020-03-23 09:47
Koronabirusa agerian uzten ari da sistema honen aurpegirik gordinena. Langileon gehiengoa egoera oso zail batean dagoen bitartean, enpresa batzuk, jokaleku honetaz probestuz, aberasten ari dira. Amazonen kasua da; izan ere, gizarteak dituen mugikortasun mugak baliatuz, etekinak modu izugarrian handitzen ari da bere langileen segurtasunarekin jokatuz. Gure bizitza multinazionalen menpe dagoen arren, saiatu gaitezen beharrezkoa dena bakarrik erosten eta gure auzo eta herrietako denda txikiak indartzen. Koronabirusa kapitalismo gaixo honen sintoma besterik ez da! #AmazoniPlanto

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.