2019-11-15 07:57
Azken hilabetean, Eusko Jaurlaritzak amatasun eta aitatasun baimenak ekiparatzeko asmoarekin atera duen Dekretuaren arira, hainbat eta hainbat alditan entzun ditugu gure ordezkari politikoak esaten, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun honekin bukatu eta lan eta bizitza familia uztartu ahal izateko neurria izan dela onarturikoa. Gainera, harro azaldu dira Euskal Autonomia Erkidegoko gizonezko langile guztiei eragingo diela eta, berdintasunean aitzindari direla esaten. Baina errealitatean, gure udaletan, oraindik ere, aitatasun eta amatasun bajak ez daude inondik inora ere ekiparatuta. Dekretu horrek ez baitu udal langileentzako inongo hobekuntzarik suposatzen.

Egoera honen aurrean ELAk, EAEko udal guztiei exijitzen die, berehala, aitatasun eta amatasun bajak 20 astetan ekiparatzeko, 2019ko urtarrilaren 1eko atzerakortasunarekin. Hitzez behin eta berriz egingo dituztela esaten dituzten benetako politikak egin ditzatela.

Horretarako ELAn, udal guztietan eskari bat sartzen ari da bakoitzean neurri hau martxan jartzeko exijituz eta horrela ez bada mobilizazioak bultzatuko ditugu gurasotasun baimenen parekidetasuna lortu arte.

Euskal udal bakoitzaren esku dago. Hemen ez dago ezin dela egin esaten duen legediarik, ez dago inposiziorik edo gomendiorik. Udal bakoitzak nahi badu, arazorik gabe aplikatu daiteke neurri hau.

Gaur egungo egoera, ondorengoa da:

 

Sektore pribatuan

( azaroak 1etik )

Eusko Jaurlaritzan

( irailak 1 etik)

Udal Administrazioan

Bilboko udala / Bizkaiko Foru Aldundian (2018tik)

AMATASUNA

16 aste

18 aste

18 aste

20 aste

AITATASUNA

16 aste

18 aste

8 aste

20 aste

Datu hauek argi erakusten dute, propagandatik haratago bai Eusko Jaularitzak eta baita ere gure udaletxetako agintariek guraso baimenak berdintzeko asmorik ez daukatela esparru honetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.