2020-01-20 13:56
Urtarrilaren 10ean Alestiseko zuzendaritzak langile bat kaleratu zuen Langileen Estatutuko artikulu bat aitzakia hartuta. Hala ere, enpresak kaleratze disziplinario bat bezala saldu duena inolako arrazoirik ez duen kaleratze bat da, inolako sostengu legalik ez duena. Egoera hau salatzeko Enpresa Batzordeak lanuzteak deitu ditu urtarrilaren 20, 21, 22 eta 23rako.

Enpresak kaleratzea justifikatzeko erabili dituen argudioek ez daukate inongo zentzurik; egozten zaizkion egitateak ez dira egiak. Hortaz, kaleratze libre baten aurrela gaudela uste du ELAk. Hau da: enpresak daukan gaitasuna erabili du inongo arrazoi errealik eman gabe langile bat kaleratzeko, haren ustez kasurik okerrenean bidegabetzat eman daitekeen eta diruarekin konpondu daitekeen kaleratzea.

Alestis sektore aeroespazialean diharduen enpresa bat da, eta Miñanoko parke teknologikoan dago kokatuta (Araba).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.