2020-09-17 16:56
ELAk salatu duenez gaur egun egiten den garbiketa oso azalekoa eta azkarra da, nahiz eta ikasturtearen hasieran egon eta pandemiaren berragertzeak ugariak izan. Hori dela eta, sindikatuak idazki bat aurkeztu dio foru diputatuari, alarmaren dekretuaren ondorioz ezarritako eta ekainean kendutako garbikuntza-zerbitzua lehenbailehen martxan jartzeko berriro. Kendutako zerbitzu horrek gaueko garbiketa-protokolo hobetuak bermatzen zituen, orain baliabide faltagatik egiten ez direnak.

Horrez gain eta berragerraldi betean gaudela, oinarrizko higienea egunean zehar bermatzen zuen garbiketa-zerbitzua ez da egiten. Lehen, zerbitzu horri esker, Bizkaibusetan, egunean askotan 18 orduz baino gehiagoz dabiltzan horietan, desinfekzioak egiten ziren terminaletan, autobusaren barneko elementuen garbiketa espezifikoa bermatzeko, egunero ehunka bidaiari garraiatzen baitira.

Horregatik BFA premiatzen dugu garbiketa-zerbitzu hori, egunean zehar hainbat aldiz egiten zena, berehala abiatzera berriro; eta Bizkaibuseko enpresa azpikontratatuek egiten duten desinfekzio orokorra eta berariazkoa sakonago egin dezaten eskatzera.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen zaio zerbitzu-kopuruak ugaldu ditzala ohiko maiztasunetan bidaiari gehiegi atzematen diren eskualde, barruti eta lineetan; izan ere, oraingo egoera honetan, baldintza berberetan jarraitzeak arriskuan jartzen du bidaiarien osasuna, ez baitira bermatzen oinarrizko higiene-neurriak.





 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.